Bereizmen handiko telebista (B.H. TB)
Gutxi-asko
guztiok ikusi ditugu 1992ko Joko Olinpikoetako irudiak, baina oso
gutxik ikusiko zituzten irudi haiek Bereizmen Handiko Telebistaz.
Izan ere, 10 bat urte beharko baitira oraindik sistema hau gure
etxeko telebistek izan dezaten arte.
Ondorengo
lerroetan Bereizmen Handiko Telebista zer den aztertuko dugu, baina
gatozen lehenbizi ezaguna dugun Telebistaren historia
ezagutzera.
Gaur egun ezagutzen dugun telebistaren sistema
PAL deritzona da. Hona ezaugarriak: 625 lerroko bereizmena dauka, 50
Hz-eko eremu-frekuentzia, 4/3ko irudi-erlazioa eta irudiak
koloretan.
1930. urte
inguruan lehenengo telebista-emanaldiak, hasi zirenez gero,
telebistaren ezaugarri hauek ez dira aldatu, zuri-beltzetik
koloretarako aldaketa izan ezik.
30.eko
hamarkadaz geroztik, telebistaren helburu teknologikoa zinearen 35
mm-ko bereizmenaren pareko irudi-kalitatea lortzea izan
da.
50.eko
hamarkadan, kolorea sartu zen, zuri-beltzeko sistemarekin
bateragarria delarik. Berrikuntza hau sartzeko, banda-zabaleran
aldaketa bat egiten da, 7,5 MHz-eraino.
Telebista
berarekin koloretako seinalea ikus zitekeenez, aldaketa honek ez
zuen traumarik eragin; ez etxeko telebistetan eta ez profesionalen
artean. (Esan beharra dago, hala ere, koloretako telebista era bat
finkatzerako 15 urte igaro zirela).
Aldaketa hau
garrantzitsua izan bazen ere, telebistaren bereizmena, berdintsua
zen; zinemako irudietatik urruti artean.
1968an
japoniarrek, 35 mm-ko formatuaren pareko sistema sortzeko azterketei
ekin zieten.
1970ean
Japoniako NHK telebista publikoak eredu berria aurkeztu zuen: 1.125
lerroko bereizmena, 5/3ko erlazioa, 60 Hz-ko frekuentzia eta 30
MHz-ko banda-zabalera zituena.
Sistema hau
ordea, egungo beste ereduekin ez dator bat.
70. eta 80.eko
hamarkadan, NHK-k sistema hori erabiltzeari ekin zion. Grabaketa,
emisio nahiz errezepziorako ekipamenduak prestatu zituzten. Egun,
Japoniako Bereizmen Handiko Telebistak egunean 8 orduko emanaldiak
emititzen ditu, horretarako duten satelitearen
bitartez.
|
Bereizmen Handiko Telebistekin enfokatzea benetan zaila
izaten da. Arazo honi ez diote oraindik irtenbiderik
aurkitu. |
Baina Europako
enpresek (Philips, Thompson, Bosch ....), japoniarren helburuak
ikusita, 1986an Duvrovnik-en bildutako CCIR-aren Batzarrean,
Japoniako eredu berria ez onartzea erabaki zuten.
Europan
Bereizmen Handiko Telebista-eredu berria asmatzeko, EEE-ak “Eureka
95” egitaraua sortu du, lau urteko atzerapenaren
ondoren.
Beste eremu bat
asmatzeko arrazoia, japoniarren eredua PAL sistemarekin bat ez
etortzea omen zen.
Europako
egitarau berri horrek alderdi desberdinak ditu:
EU 95,
produkziorako ekipamendu-ikerketan ari da eta EU281 berriz, fluxu
bitarraren transmisioa ikertzen.
Philips eta
Bosch-ek elkarte bat sortu dute aldi berean (BTS), Europako eredu
berrirako ekipamenduak prestatzeko. Eredu berri honen ezaugarriak
hauexek dira:
1250/50 Hz, 16/9
erlazioa eta 30 MHz-ko banda-zabalera. Ezaugarri guzti hauek bat
datozte egungo telebista-ereduarekin (1.250, 625en bikoitza
baita).
Horiek horrela,
1990. urtea iritsi zenean, Europan gauzak ez zeuden oso gaizki.
Japoniarren eredua martxan zegoen orduan, baina amerikarrek beren
eredu berria proposatu dute.
Amerikarren
eredua NTSC-arekin bateragarria da eta japoniarrek azken aukera
galdu duten bitartean, europarren proiektuaren emaitza gehixeago
luzatuko da. Izan ere, kolorimetria, kontraste-erlazioa eta
irudi-erlazioaren behin-betiko eredua finkatu nahi
baitituzte.
Egungo egoera
|
Egun, sistema honetako monitoreak milioi bat pezetatik
(50.000 liberatik) gora balio du. Bestalde, monitorearen
tamaina edo neurririk egokiena 30"koa da (PAL sisteman 21"koa
dugu). |
Bereizmen
Handiko Telebistan 3 eredu ezagutzen ditugu, eta hirurak elkarrekiko
bateraezinak dira.
Japonia
Produkzio edo
ekoizpenerako eredurik onena dugu, baina MUSE transmisio edo
emanaldi-sistemaz ez dago gauza bera esaterik, (MUSE
transmisio-sistema benetan Bereizmen Handikoa ez da).
Filmetik
bideorako transferentzia ona da eta Europako Bereizmen Handiko
Telebistara bihurtzea ere bai. Era berean, monitorizazio-tutuak
onenak dira.
Ekipamenduek
sistema digitalean egiten dute lan eta grabaketan seinalea ez da
analogikoa. Ekipamenduak erabiltzeko aukerak PAL sistemaren berdinak
dira.
Europa
HD Mac
sistemaren bitartez egiten den transmisioa MUSE sistemarena baino
hobea da. Hala ere, esan beharra dago Bereizmen Handiko Telebistako
seinalea transmititzeko Dz/HD Mac sistema erabiltzea 1995erako utzi
dela, hau da, HDTV digitalaren bermatzea ikus dadin
arte.
Dz Mac,
Bereizmen Handiko Telebista martxan jarri aurretik erabiltzeko
eredua dugu. Ez da Bereizmen Handikoa beraz. Thompson etxeak “Dz Mac
16/9 estereo” hargailua salgai jarri du dagoeneko 350.000 pezetatan.
Zenbaitek dioenez, “telebista hobetua” litzateke hau.
Dena den, MUSE,
nahiz HD Mac, biak ere laguntza digitala duten sistema analogikoak
ditugu. Europan, Bereizmen Handiko Telesbistan bi formatu daude:
Philips eta Thomson etxeenak.
Philips
|
1970ean Japoniako NHK telebista publikoak eredu berria
aurkeztu zuen: 1.125 lerroko bereizmena, 5/3ko erlazioa, 60
Hz-eko frekuentzia eta 30 MHz-eko banda-zabalera
zituena. |
Oraingoz,
ekipamenduen teknologia analogikoa da, baina magnetoskopioak
Bosch-en 1”B formatuan oinarriturik daudenez, kopiak egitean
kalitatea galtzen da. Ondorioz, magnetoskopio digitalak sortzekotan
dabiltza.
Ekipamendu edo
hornidura txikia denez, PAL sistemarekin parekatuz kreazio aukera
txikiagoa da.
Thompson
D1 ekipamendu
digitalak erabiltzen dituzte, binaka nahiz launaka (koadriga
sistema). Zein da sistema honen abantaila? Kamera Bereizmen Handiko
Telebistarako bereziki egina bada ere, merkatuan dauden D1
ekipamendu guztiak erabili ahal izatea. Hitz batean esan da, D1
motako bi magnetoskopioz, splitter batez eta kameraz Bereizmen
Handiko Telebistarako filma daiteke. (Hementxe dago Thompson-en
gakoa. Izan ere, bere sistema 1.250 lerrora iristen ez denez, ez
baita Bereizmen Handikoa).
Eredu berbera
erabiliz PAL sisteman filmatu nahiko bagenu, nahikoa litzateke D1
eta kamera konbentzionala erabiltzea. Honez gain, grabazio digitalak
hurrengo belaunaldietan ez du kalitaterik galtzen. Gaur egungo
joeraren arabera, hazbeteerdiko sistema digitalak nagusitzen ari
dira.
Bereizmen Handiko Telebistak oraindik konpontzeke dituen
arazoak
Ez du merezi
Bereizmen Handiko Telebistaren seinalea zergatik ez den gaur egungo
lurreko sarearekin bat egiten aztertzeak. Izan ere, mota honetako
telebistaren grabazio-prozesuan bi arazo nagusi baitaude. Azter
ditzagun irtenbide korapilotsua duten bi arazo hauek:
Enfokatze-arazoa
Enfokatzea
benetan zaila izaten da; alde batetik, sistema honek bereizmen
handia baitu, eta bestalde kameraren wiefinderrak oso bereizmen
txikia baitauka. Kamerako wiefinderrak 10” besterik ez dituenez,
kamera-operadoreari ia ezinezkoa zaio fokua hartzea. Argi gutxi
baldin badago, zer esanik ez.
Aldea grafikoki
ikus dezagun, BH.UM (Bereizmen Handiko Unitate Mugikorra) sisteman
39”ko monitorean ere, zenbaitetan ez dago garbi enfokaturiko puntua
zein den jakiterik. Esan bezala, arazo honi ez diote oraindik
irtenbiderik aurkitu.
Argiaren
arazoa
|
Europako enpresek (Philips, Thompson, Bosch, eta
abarrek), japoniarren helburuak ikusita, 1986an Japoniako
eredu berria ez onartzea erabaki zuten eta "Eureka 95"
egitaraua sortu zuten Europako Bereizmen Handiko Telebista
eredu berria asmatzeko. |
Bigarren arazo
nagusi honi, dirudienez irtenbidea aurkitzekotan
dira.
Bereizmen
Handiko Telebistan PAL sisteman argi bikoitza behar du. Izan ere,
batetik tutuak erabiltzen ditu eta bestalde Taiget deritzaionaren
tamaina handiagoa da (1 1/4”). Zenbait adituk dioenez, bikoitza ez
eta argi hirukoitza ere beharko luke PAL sistemarekin
alderatuz.
Arazo hau
gainditzekotan dira tutuen ordez CCD/Fit, Hypen Had sistema eta abar
sartuta. Hau litzateke hirugarren belaunaldiko CCD-a, eta kontuan
izan behar dugu, telebista konbentzionalean sistema hau erabiliz,
orain arte behar zen argiaren erdiaz lan egin daitekeela. Adibide
gisa, Matsushitak badu 2/3 hazbeteko CCD-aren
prototipoa.
Bereizmen handiko telebista etxean
Sistema hauetan
onena zein den edo Europan zein erabiliko den alde batera utziz,
azter dezagun Bereizmen Handiko Telebista etxera sartzeak duen
etorkizuna.
Egun, sistema
honetako monitore batek milioi bat pezetatik (50.000 liberatik) gora
balio du. Honi, satelite-seinalearen dekodetzailea gehitu beharko
genioke. Monitorearen tamaina edo neurririk egokiena 30”koa da (PAL
sisteman 21”koa dugu). Audioak 7 kanal izango lituzke, zinemarik
onenetan bezala.
Honen ondorioz,
ia gela osoa beharko genuke telebista ipintzeko. Behar duen leku
fisikoa ez da kontuan izan telebista-mota hau diseinatzerakoan. Oso
adibide xelebrea bada ere, Japonian, Bereizmen Handiko Telebistarako
aurreratuen dauden herrialdean, neurri horretako telebista ez da
etxeko atetik sartzen.
Telebista hau
ikusteko distantzia egokiena 3 metrokoa omen da zuzen-zuzen
begiratuta. Horrez gain inguruan 7 bozgorailu ipini behar
zaizkionez, etxean horretarako gela osoa ez baduzu, ezingo duzu
horrelako telebista erosi.
Baina Bereizmen
Handiko Telebista gure etxean dugun PAL sistemako monitorearekin
bateragarria izango balitz, seinale hau bi eratara ikusiko litzateke
(ikus beheko eskema).
Etorkizun hurbila
|
Gure etxeetara sistema hau beranduxeago sartuko da.
Izan ere, arazo ugari baitago oraindik
konpontzeke. |
Gaur egun
merkeagoa da zeluloidean filmatzea, baina prezioek behera egiten
dutenean, zenbait zine-produkzio Bereizmen Handiko Telebistaz egingo
dira. Postprodukzioa sistema honetan egingo da eta emanaldia (ez
proiekzioa) horretarako prestaturiko minizineetan egingo da
zuzenean.
Dena den,
superprodukzioak zeluloidez egiten segituko dute. Izan ere, 70 mm-ko
formatua berreskuratu dutenez, telebista-mota berri honen bereizmen
bikoitza baita.
Gure etxeetara
sistema hau beranduxeago sartuko da. Izan ere, arazo ugari baitago
oraindik konpontzeke: prezio altuegia, hornidura handiegiak,
arintasun falta, etab.
Honez gain, PAL
sistemarekiko arazo teknikoak ditugu, eta ulertzekoa denez,
telebista ikusteko leku erosoa behar dugunez, besaulki eta sofak
ezin kenduko ditugu telebistaren tamaina dela eta.
Azkenik,
artikulutxo honi amaiera emateko, anekdotatxo bat azaldu nahi nuke.
Bitor Erizek Cannes 92an, “El sol del membrillo” filmearekin sari
garrantzitsu bat irabazi du. Filme honen zati bat Betacam kameraz
filmaturik dago; PAL sistemaz alegia, 625 lerrotan, eta publikoan
inor gutxi konturatu da kalitate murrizketaz. Izan ere, filmearen
historia nagusi baitzen.
JAPONIARRA: |
1.125/60 |
16/9 |
30 MHz |
EUROPARRA: |
1.250/50 |
16/9 |
30 MHz |
E.E.B.B.: |
DSC HDTV |
16/9 |
Espektro bateragarria duen sistema
digitala. |
|